
Donostiako Alde Zaharrean kokatutako etxebizitza honen eraberritze osoa, diseinua, baimenen tramitazioa eta obra lanak barne.
64 m2 erabilgarriko etxebizitza honek garai bateko barne banaketaren (gela itxiak) ondorioz ez zituen batere aprobetsatzen kokapenari esker dituen argitasun eta aukera guztiak.
Diseinu berriarekin, etxebizitzak aldaketa izugarria izan du, jatorrizko hiru logelak mantendu dira, espazio komun zabal, argitsu eta moderno bat sortzeaz gain, bigarren komun bat ere gehitu bait zaio etxebizitzari.
Eraberritze lanekin, gastatu den zenbatekoa baino balio gehiago erantsi zaio etxebizitzari.